siemens gamesa

ELA Gamesak kezka agertu du sektorea desagertzeko eta lanpostuak suntsitzeko arriskuaren aurrean

2023/10/11
Aerosorgailuen Europako hiru fabrikatzaile nagusiak oso egoera zailean daude, eta galera handiak aurkeztu dituzte 2021etik. Lehengaien prezioaren igoeraren, inflazioaren, prezioetan soilik oinarritutako enkanteen eta lehiakide txinatarren lehia desleialaren ondorioz, aerosorgailuen fabrikatzaileen errentagarritasunak behera egin du azken urteotan, eta arriskuan jarri du haien existentzia.

Siemens Gamesako ELAko lantaldea osatzen duten pertsonek enpresaren eta sektoren biziraupenaren eta enpleguen etorkizunaren ingurko kezka agertu dute.

Duela gutxi, Europako Batzordeak neurri sorta bat iragarri du, Europako industria eolikoan dauden oztopoak gainditzen laguntzeko, baina ELA Gamesak ez daki nahikoa izango diren sektorea berpizteko, eta garaiz iritsiko diren enpresako enplegua salbatzeko. Era berean, ez dakite zer neurri ezarri nahi diren deslokalizazioa saihesteko eta Siemens Gamesa munduko liderra izan den sektore estrategiko honetan dagoen enpleguari eusteko.

Egoera honen aurrean, galdera argia da: horren beharrezkoa den eta kualifikazio handiko milaka lanpostu barne hartzen dituen sektorea alde batera utzi behar al da? Energia berriztagarriari dagokionez, beste kontinente batzuen mende egon nahi al dugu? Zoritxarrez, azken asteetan, enpresak azpikontratatutako pertsona askori jakinarazi die ez dituela bere zerbitzuak behar, eta hori enplegu erregulazioko espediente berri baten atarikoa izan daiteke.

Erakunde publikoei dagokienez, ELA Gamesak hainbat bilera egin ditu Nafarroako eta EAEko gobernuekin, zoritxarrez gauzatu daitekeen egoera azaltzeko. Hitz hutsak baino ez dira jaso. Gobernu autonomiko eta estatalaren benetako inplikazioa beharrezkoa da aipatutako laguntzak modu ekitatiboan gauzatzeko eta enpresek enpleguari eusteko. ELA Gamesak gobernuak interpelatuko ditu laster.

Azkenik, esan bezala, arriskuan dago sektorean, oro har, eta Siemens Gamesan, bereziki, milaka lanpostuk irautea, are gehiago Gamesako eta sektoreko beste enpresa batzuetako itxiera traumatikoen eta lanpostuen suntsiketaren aurrekariak kontuan hartuta.