ELA-Gazteak Iruñeko Gaztetxearen aldeko manifestazioarekin bat egin du

2004/07/21

Azken urteotan kultura herrikoia kontrolatzeko ematen ari den kanpaina nagusiena ikusten ari gara. Nafarroako gobernuak eta udalek, batez ere gure hiri maitatukoak, euren premisa itxietatik ihes egiten duten edozein kultur mugimendu lurperatzearren behar den diru guztia bideratzen dute. Guztia, eta hau da tristeena, nafarroako gizartearen geldotasunaren aurrean. Auzoetako besta eta auzokideen elkarteekin hasi eta hurbileko herrietako gaztetxeekin jarraitu zuten (gogoratu berriki Barañaingo gaztetxea itxi zutela higiezinen espekulazioaren itzalean), guzti hau Euskarari egindako zuzeneko erasoak ahaztu gabe.

Igoera hau mailarik gorenera iritsi da Iruñako Gaztetxearen ateen aurrean, egoitza hau hondamenditik berreskuratu zuten zenbait gaztek duela hamar urte. Urte hauetan autogestionatu den egoitza honek bizikidetasun eta pluraltasun lezioa eman du era guztietako ekintzak antolatuz, eta hainbeste iraindu duten kultura herrikoiaren adibide nagusia izanik.

Zoritxarrez gure ustez egoera hau lehertu egin da frontoi zaharra, plaza publikoa bihurtzeko proiektu itxaropentsua aurkeztu denean. Iruñerriko biztanleek toki iriki batez gozatu ahal izango zuten, gure udalak gustoko duen hiri itxiaren diseinutik eta espekulaziotik ihes eginez.

ELA-Gazteak-etik poliziaren jarrera eta beraiek erabilitako metodoak salatu nahi ditugu, Eskal Jai-a eta bere biztanleak eraso eta jazarpenera oinperatuz.

Azkenik gizarte osoa animatu nahi dugu kultur inposizio honi aurre egiteko uztailaren 24ko (larunbata) manifestazioan parte har dezan.

Arratsaldeko 5etan Golem zinemetan espero zaituztegu.
¡GAZTETXE BIZIRIK!!!

Komunikatua