ELA Generalitatearekin bildu da, burujabetza-prozesuari babesa eman dio eta presoak askatzeko eskatu du

2019/07/26
Sindikatuaren ordekaritza batek, Mitxel Lakuntza barne, Kataluniako eragile politiko eta sindikal batzuekiko bilerak egin zituen pasa den astean

ELAren ordezkaritza batek, Mitxel Lakuntza idazkari nagusia barne, Kataluniako eragile politiko eta sindikal batzuekiko bilerak egin zituen pasa den astean, Generalitatearen presidenteordea den Pere Aragones (ERC)-ekin hasita. ELAk burujabetza-prozesuarekiko bere konpromisoa eta presoekiko elkartasun osoa azaldu zion. Gainera, ELAk bat egiten du Procès-a aurrera eramateagatik preso dauden lagunak askatzeko eskaerarekin.

Pere Aragonesekin bileran, ELAk bere konpromisoa berretsi zuen Kataluniako erabakitzeko eskubidearekiko, eta Generalitateari bere babesa eta elkartasun osoa agertu zion Espainiako Estatuaren errepresioaren aurrean. Zentzu honetan, ELAk azpimarratzen du Kataluniako erabaki demokratikoak errespetatzen ez dituzten neurriek blokeo politikoa zein errepresio antidemokratikoa indartuko lituzketela.

Beste aldetik, Generalitatearen jarrera irekiak oso agerian utzi ditu Eusko Jaurlaritzaren eta lehendakariaren itxikeria eta defizit demokratikoa, Euskal Herriko lehen sindikatua izatearen zilegitasuna ez diotelako ELAri aitortu nahi.