ELA Gipuzkoan eraiki nahi diren errauskailuen aurka
2004/06/18
Gipuzkoan zenbait errauskailu eraikitzearen Aldundiaren egitasmoen aurka bihar Donostian egingo den manifestazioarekin bat egiten du ELAk.
Lehenik eta behin egoera honi aurre egiteko orduan Aldundiko arduradun politikoen gardentasun eza eta borondate demokratikorik ez izatea salatu nahi du ELAk. Uztaileko azken egunak aprobetxatu nahi izan dituzte erabakiak jakinarazteko.
Bigarrenik zaborren tratamendurako biderik egokiena errauskailuak izatea errefusatzen du. Beste aukerak badaude, baina euskal erakundeek zaborren erretzea sutsuki defendatzen ari dira, osasunerako ondorio larriak dituzten aukera arriskutsuak barne.