ELA-Gizalanek begi onez ikusten du erlijio irakasleen lan egoera berria
ELAk 05-12-15ean Madrilgo kongresuak onartu duen erlijio irakaleen lan estatutu berriaren aurrean, zera adierazten du:
Positibotzat jotzen dugu esparru berri hau, langile honen lan duintasunean aurrera pausua baita.
Lan ezegonkortasunari aurre egiteko antzinako formulak ahaztuta eta lan iraunkortasunaren aldeko apustua egitearen alde betidanik egon garenez, lan egoera berri hau bide onean doala uste dugu.
Oso positiboa izan da kontzentzua eta elkarrizketaren bidez Madrilgo parlamentu talde politiko ia guztien adostasuna lortzea, aspalditik zetorren lan gatazka hau konpontzeko.
Zenbait gauza azpimarratuko genuke: adostasuna eta elkarrizketa, langile hauei lan iraunkortasunaren bideak zabaltzea, Langileen Estatutuaren bere Administrazioarekiko lan harremanak bermatzea, langile hauek erregimen orokorrean sartzea, plazak hartzeko berdintasun, meritu eta ahalmenaren irizpideetan oinarritzea...
Espero dugu izpiritu hau agertuko den erregelamenduetan ere sartzea.