ELA-Gizalanen komunikatua Ezkerraldea-Kadaguan militante izandako hainbat lagunen jokabidearen inguruan

2006/08/31

Ezkerraldea-Kadaguako hainbat udaletako ELAko militante izandako hainbat lagunek sindikatu berri bat sortu dutenaren inguruko albisteak zabaldu dira azken egunetan. Horren aurrean, ELA-Gizalan federazioak hainbat gauza nabarmendu nahi ditu.

1.-Sindikatu berriaren bultzaitzaileek duten babesaren inguruan zabaldutako datuak ez datoz bat errealitatearekin. ELAk dituen datuen arabera, 15 ordezkari sindikalek besterik ez dute alde egin, beren kabuz edo sindikatuak kaleratuta, eta dozenaka batzuk dira egoera berean dauden kideak.

2.-ELA-Gizalanen iritziz, Josetxu Alonso eta beste hainbat lagunen inguruan sortutako adostasun ezak bi faktore dute oinarri bezala.

a-Lan egiteko zuten era oso bitxia, sindikatuaren irizpideei jaramonik egin gabe.

b-Prekarietatea jastean duten langileen aldeko aldarrikapenak eta ekintzak defendatzeari uko egin izana.

3.-ELAk duen elkartasun eredu sindikalak talka egin du lagun horiek izan duten jarrera korporatibistarekin, norberaren interesei zuzendutako jarrera. Hori dela eta, azken eredu horiek bultzatzen zuten hainbat lagun sindikatua uzten joan dira azken urtean zehar.

4.- ELA-Gizalan baikor da, eta ziur da datozen hauteskunde sindikaletan Ezkerraldea-Kadaguako udaletako langileek ELAren eredua sustengatuko dutela.