ELA Grezian izan da Zorraren Auditoriari buruz Egiaren Komiteak ateratako ondorioen aurkezpenean

2015/06/17
ELA Grezian izan da Zorraren Auditoriari buruz Egiaren Komiteak ateratako ondorioen aurkezpenean
Ekainaren 17 eta 18an, Greziako Legebiltzarrean aurkeztuko dira Greziako Zor Publikoari buruz Egiaren Batzordeak atera dituen ondorioak. CADTM-ko partaidea den Éric Toussaint da Batzorde honen buru. Mikel Noval, ELAren ordezkaria, aurkezpen horretan izan da Zoé Konstantopoulou, Greziako Legebiltzarreko Presidentak gonbidatuta.

Jardunaldi horretan Greziaren Zor Publikoaren Auditoriari buruzko ondorioen txostena aurkeztuko da eta Greziako gobernuaren eskutan hainbat argudio eta arrazoi jarriko dira zorra ez ordaintzeko.