ELA-HAINBATEN AGIRIA

2004/06/10

ELA-Hainbat federazioko Idazkaritzak bere afiliatuei, eta bereziki greban diren Gipuzkoako eraikuntza sektoreko langileei, hitzarmen honen negoziazioaren inguruan izan den hainbat gertakariren berri eman nahi die: <p>

1. ELA-Hainbatek jakin izan duenez, gure sindikatuaren izenean Gipuzkoako eraikuntzako hitzarmenaren negoziazio-mahaian zegoen pertsona batek joan den ekainaren 2an Adegirekin hitzarmenari buruzko akordio-agiri bat sinatu zuen. Pertsona honek onartu duenez, sindikatua jakinaren gainean jarri gabe eta beraren baimenik gabe sinatu zuen. Areago, sindikatuari ezkutatu egin dio agiri hori bazenik ere: ELAk atzo, ekainaren 10eko azken orduan izan zuen haren berri, Adegiren bitartez. <p>

2. Pertsona horrek gertatutakoa aitortu du eta ELA-Hainbat federazioko idazkaritzan zuen arduratik dimisioa aurkeztu du; dimisio hau onartu egin zaio. <p>

3. ELA-Hainbatek gertatutakoa negoziazio-mahaia osatzen duten gainontzeko sindikatuei jakinarazi die.<p>

4. ELA-Hainbatek, gainera, Gurutz Gorraiz idazkari nagusiaren bidez gertatutakoaren berri Adegi patronalari eman dio; beroni esan dionez, sindikatuaren baimenik gabe, erabakiak hartzeko barne-prozedurak aintzat hartzeke eta organoak saihestuta jokatu duen pertsona baten sinadurak federazio hau ez du inola ere lotzen. Beraz, ELA-Hainbatek Adegiri berriro eskatu dio negoziaziora itzul dadila, joan den asteazkenez lau sindikatuek egindako proposamen bateratuan finkatutako puntuan hain zuzen. <p>

5. ELA-Hainbatek dei egiten die sektoreko langileei grebari eta mobilizazioei eutsi diezaieten, harik eta hitzarmen on bat lortu arte. <p>

2004ko ekainaren 11n