hauteskunde sindikalak

ELA hauteskundeak irabazi ditu Bizkaiko Lantegi Batuak enpresan

ELA hauteskundeak irabazi ditu Bizkaiko Lantegi Batuak enpresan
ELAk botoen kopurua handitu du bai espezialisten zein teknikarien artean, eta horrela Lantegi Batuaken lehen sindikatu bihurtu da, 11 ordezkarirekin.

Lantegi Batuak desgaitasuna duten pertsonentzako lan berezitua eta prestakuntza eskaintzen duen Bizkaiko erakundea da. Helburu nagusia du gizartean eta lan munduan inklusioa sustatzea, eta 2.600 langile baino gehiago ditu.

Urriaren 21ean egindako hauteskundeen ostean, ELA da Lantegi Batuaken lehen sindikatua, boto baliodunen %44arekin. Lortutako babesari esker, ELAk boto gehiago jaso ditu bi hauteslekuetan, eta 25 hautagaietatik 11 ordezkari lortu ditu. Gainerako sindikatuen ordezkaritza honakoa izan da: LAB 8, UGT 5 eta CCOO 1.

ELAren emaitza azken urteetan Lantegi Batuetako langileekin egindako lanaren emaitza da, helburu argi batekin: kolektiboaren lan baldintzen hobekuntza.

Inklusioari lotutako politikak ez dira gai anistazun funtzionala daukaten langileei arreta eta zaintza beharrizanei erantzuteko. Horregatik, ELAk borrokan jarraituko du langile horien defentsan, Lantegi Batuetako plantillaren lan baldintzak duintzeko, hurrengo hitzarmen kolektiboa negoziatzen hasita.