Nazioarteko kongresua Argentinan

ELA Hezkuntzako Internazionaleko hamargarren kongresu mundialean parte hartzen ari da

2024/07/30
Hezkuntzako Internazionala mundu osoko hezkuntza arloko ia 400 sindikatu desberdinek osatzen duten organizazioa da. Uztailaren 29tik abuztuaren 2ra, Buenos Airesen ospatzen ari den kongresuan 150 herrialdeetako 1200 ordezkarik parte hartzen ari dira.

Uztailaren 29an Hezkuntzako Internazionalaren hamargarren kongresu mundiala hasi da eta ELA sindikatuko ordezkaritza bat parte hartzen dago bertan. Orotara, 150 herrialdeetako 1200 ordezkari baino gehiago bilduko dira Bueno Aireseko Konbentzio Zentroan aste honetan zehar. Bost egunez Hezkuntzako Internazionalaren azken urteetako aurrera eramandako ekimenen balorazioa, kargu berritzeak bozkatu eta organizazioaren estrategia berrien eztabaida izango dira. Horretaz gain hurrengo 4 urteetarako aurrekontuak ere erabakiko dira egun hauetan, “gure sindikatuak indartu, gure lanbideak goraipatu, demokrazia defendatu” lelopean.

Hamarkada erdia igaro eta gero, Hezkuntzako Internazionalak berriz ere kongresu presentziala burutzen ari du. Gainera, aspaldiko partez, Latinoamerikan. Hala, munduko zonalde honen borroka eta esperientziak garrantzia handia izaten ari dira Kongresuan, batez ere Argentinan bizi duen eta bizi izan duen egoera politiko, sozial eta sindikala. Tartean, diktadura militarrean Maiatza Plazako Amek aurrera eramandako borroka eredugarriari aitortza egin zaio. Milei presidentearen gobernuak aurrera eramaten dituen politika pribatizatzaile eta neoliberalak jo mugan egongo dira.