HEZKUNTZA PUBLIKOA - nafarroa

ELA hezkuntzako itunaren jarraipen batzordetik altxatu egin da

ELA hezkuntzako itunaren jarraipen batzordetik altxatu egin da
Sindikatuak ez du antzerki bateko txontxongilo papera bete nahi izan.

Gaur izan da Hezkuntzako Itunaren jarraipen batzordean aurreko astean gauzatu ez zen bozketa. Bertan, ikasle errepikatzaileak ratioa kalkulatzeko orduan aintzat hartzea proposatzen zen. ANPE, AFAPNA eta UGT sindikatuak izan ziren ikasle horiek ratioa kalkulatzerakoan baztertzea onartu eta sinatu zutenak.

ELAk, beste arrazoi askoren artean, horrelako neurriak jasotzen zituelako ez zuen itun hura sinatu nahi izan. Aurreko astean itun horren jarraipen batzordea deitu zuen Hezkuntza Departamentuak, antza denez, sindikatu sinatzaile horiek eskatuta. Bilera horretan Departamentuko zuzendaritza orokorrak bozketa atzeratzea proposatu zuen, ikusita gehiengo sindikalak, ELA barne, bileraren prozedura eta edukiekin ez zetorrela bat.

Hala ere, bilera amaitu ondoren, bai Departamentuak eta baita sindikatu sinatzaileek ere proposatutako neurriaren onarpena egintzat eman zuten, hedabideetan horrela zabalduz, gehiengo sindikalaren .

Jokabide honek agerian uzten du sinatzaileek eta Departamentuak negoziazio kolektiboari dioten errespetu falta. Antzerki hutsa bihurtu dute eta propaganda tresna hutsa, Departamentuaren eta erregimenaren sindikatuen alde erabiltzeko.

ELAk ez du iruzur honetan parte hartuko negoziazio mahaiei eta sindikalgintzari dion errespetuagatik, nahiz eta argi geratu den aurreko komunikazio askotan zein den errepikatzaileen aferari buruz duen iritzia. ELAn militanteak gara, ez figuranteak.