ENERGIA
ELA Iberdrola manifestazioa egin du KPIaren araberako soldata igoerak eskatzeko

Iberdrolako langileak atera dira Bilboko kaleetara. enpresak etekin handiak baditu ere, langileen erosteko ahalmenaren galera handitzen doalako. Hori salatzeko manifestazioa egin dute, Iberdrola dorrearen aurrean amaitzeko.
Enpresak 9 hilabeteotan 3.637 milioi euro irabazi ditu, azken hitzarmena sinatu zen urte osoan baino gehiago (3.611 milioi euro). Bertan lan egiten duten langileen lanari esker lortu da onura hori, baina erosteko ahalmena murriztu egin da, ia 2 ordainsari urtean. Hau da, urtean ia bi hilabete gehiago lan egin beharko lukete langileek 2020ko erosteko ahalmena berreskuratzeko.
Iberdrolak, beste multinazional handi batzuek bezala, gobernuari zergak jaisteko presioa egin bai, baina ez du bere langileen erosteko ahalmena errespetatzen. Irabaziak Goi Zuzendaritzarentzat, inbertsio taldeentzat eta ekonomia espekulatiboarentzat nahi dituzte, eta ez irabazi horiek sortu dituen langileentzat.
ELA Iberdrola ekimen gehiago lantzen ari da akordio duina lortzeko; beraz, Euskal Herriko mobilizazioez gain, azaroaren 18an Galiziara eta azaroaren 25ean Madrilera joango dira langileak protesta egitera.