NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA
ELA-Iberdrolak Madrilera eraman du langileen erosahalmenaren galeraren aurkako protesta

ELA Iberdrolak berriro deitu ditu langileak Madrilgo La Puerta del Solen kontzentratzera azaroaren 25ean, larunbata, 12etan. Bilbon eta Galizian manifestazioa egin ondoren, plantilla berriz ere Madrilen mobilizatzera deitu du, Iberdrolak bertan baititu bere departamentuen zuzendaritza gehienak, nahiz eta bere burua euskal enpresa izendatu.
2020an, Iberdrolak 3.611 milioi euroko irabazi garbiak izan zituen, eta 2023ko lehen 9 hilabeteetan gainditu du kopuru hori, 3.637 milioiraino iritsiz. Espainiar estatuan, EBITDA % 47 hazi zen aurreko urteko 9 hilabeteen aldean.
Hala ere, langileen erosahalmenaren % 14ko galera metatu da epe berean; beste modu batez esanda, 2023an bi hilabete gehiago lan egin beharko luke.
Iberdrolak ez ditu plantillak sortutako irabaziak banatzen, ekonomia erreala eta aberastasunaren banaketa hobea bultzatuz; aitzitik, nahiago du ekonomia espekulatibora bideratzea eta akziodunen artean dibidenduak banatzea.
Iberdrolak zergak jaisteko presioa egin dio Gobernuari, baina, aldi berean, ez du langileen erosahalmena mantendu nahi. ELA Iberdrolak mobilizatzen jarraituko du erosahalmena eta gutxienez KPIaren igoerak berreskuratzea lortu arte.