ELA irabazle, Adegi galtzaile

2007/01/18
ELAk hauteskunde sindikaletan Gipuzkoan izandako emaitzak aurkeztu ditu gaur, urtarrilak 18, Donostian. ELAk ordezkaritzaren %44,63 lortu du, duela lau urte baino %0,14 gehiago. Emaitza hauekin, ELA gehiengo osotik bost puntutara gelditzen da Gipuzkoan.

Emaitza hauek hausnarketa sakon batetara eraman beharko lukete Adegi. Izan ere, hauteskunde sindikaletan negoziazio kolektiboa blokeatu du Adegik, ELAk atzera egin zezan. ELAko idazkari nagusi Jose Elorrietak aurkezpenean azpimarratu duenez, "ELAk irabazi egin du, eta Adegik galdu".