ELA irabazle EAEn Estatuaren Administrazioko langile laboralen bozetan

2007/03/02
ELAk irabazi ditu EAEn Espainiako Estatuaren Administrazio saileko langile laboralen hauteskundeak; 37 ordezkarietatik 15 lortu ditu. 2006ko irailaren 1etik atzora arte izan dira hauteskundeak. CCOO geratu da bigarren tokian, 8 ordezkari lortuz. UGTk 7 eskuratu ditu.

Langile funtzionarien artean ere ELAk emaitza onak lortu ditu; jokoan zeuden 61 delegatuetatik 12 eskuratu ditu.