ELA izan da azken lau urteetan gehien hazi den sindikatua

2018/09/10
ELA izan da azken lau urteetan Hego Euskal Herrian gehien hazi den sindikatua; orain, hauteskunde sindikaletako epe trinkoa hastear dela, % 36,20eko ordezkaritza dauka: % 40,83 EAEn eta % 22,86 Nafarroan. Sindikatuak prentsaurrekoan aurkeztu du hauteskunde sindikaletarako propaganda. Lelo nagusia “Zurekin goaz - Con todas nuestras fuerzas” izango da. Adolfo Muñoz Txiki Idazkari Nagusiarekin batera, hauteskundeetarako kanpainaren aurkezpenean parte hartu dute Amaia Muñoa Idazkari Nagusiaren albokoak eta Ioseba Villarreal hauteskundeen arduradunak.

Amaia Muñoak nabarmendu du eskubide laboral eta sozialen defentsan delegatuek garrantzi handia dutela. “ELA hauteskunde hauetara aurkezten da egin duen lanak emandako sinesgarritasunarekin. Garaiok ez dira errazak sindikalismoarentzat, baina gure sindikatuak eskubide horien alde egin dute lana”. Muñoak gogoratu du ELAk 100.000tik gora afiliatu dituela, eta horrek aukera ematen diola sindikalismoak dituen erronkei erabateko autonomiaz ekiteko.

Bestalde, Idazkari Nagusiak esan du ELA “murrizketa sozialen kontrako borrokaren lehen lerroan” izan dela. Gogoratu duenez, lantoki askotan prekarietatearen aurkako borroka egin da; “ELA eta bere ordezkariek bagenekien soldata igoeraren erreferentzia KPI bada urte askotan langileek miseria pairatu behar izango zutela. Horregatik lortu ditugu askoz igoera handiagoak: % 8, % 15, % 20, baita % 40koak ere”.

Hain zuzen, Muñozek aipatu ditu “emakume aurpegia duten borrokak”; horietan ELA protagonista izan da, eta horri esker “sindikalismoaren alderdik onena borroka feministarekin bat egin da”.

ELAko Idazkari Nagusiak kargu hartu die Eusko Jaurlaritzari eta patronalari sindikatu honen ordezkaritza handia erabaki antidemokratiko bidez indargabetzen ari direlako saiatzen: horren adibide da elkarrizketa soziala erakundetzeko prestatzen ari den dekretua.

Ioseba Villarreal hauteskunde sindikaletako arduradunak azaldu du hauteskunde-epe trinkoan (2018ko iraila eta 2019ko apirila bitartean), Hego Euskal Herriko ordezkari sindikalen % 42,6a hautatuko dela (zehazki, guztira dauden 23.440etatik 9.998).

 

Ikusi `Zurekin Goaz´ bideoa