ELA joan egin da mahai orokorreko bileratik, eta lanaldia luzatzen duen dekretua erretira dezala eskatu dio Jaurlaritzari

2013/05/02
ELA joan egin da mahai orokorreko bileratik, eta lanaldia luzatzen duen dekretua erretira dezala eskatu dio Jaurlaritzari
Eusko Jaurlaritzak Mahai Orokorraren bilera deitu zuen gaur goizerako, hainbat gai jorratze aldera: lizentziak, baimenak, aldi baterako ezintasunen osagarriak eta zerbitzuen esternalizazioa. ELAk Administrazioari exijitu dio lehenik lanaldia luzatzen duen dekretua erretira dezala,

ELAren iritziz lanaldia luzatzen duen dekretua erretira dezala, enplegua suntsitzen du, eta bete ditzala 35 orduko astearen legea eta 2010eko Mahai Orokorreko akordioa exijitu dio Eusko Jaurlaritzari goizeko bileran. Azken hau inposatutako dekretuak urratu egiten du (dekretu horixe bera indargabetzea galdegin zion joan den astean Legebiltzarrak gehiengoz).

Gainerako sindikatuek bat egin dute ELAren jarrerarekin. Gobernuko ordezkariek gai-ordenarekin jarraitu nahi zutenez, dekretua erretiratzeko konpromisorik hartu gabe, eten bat egitea eskatu dugu, eta beste sindikatuekin adostu dekretua erretiratu arte bilera bertan behera utziko genuela.

Lau sindikatuok honi dagokionez bat egin arren, Jaurlaritzak bilera egiten jarraitu nahi zuen, dekretuari eutsiz; beraz, ordezkari sindikalok mahaitik joan egin gara.

ELAk salatu egin nahi du gobernuak erabili egin nahi dituela negoziazio-mahaiak iritzi publikoari negoziatzen ari delako irudia helarazteko; bilerak garrantzi gutxiko edukien inguruan luzatzen ditu, bitartean dekretuz murrizketak eta enplegua suntsitzeko erabakiak inposatzen dituelarik.