ELA-k bere egoitza nagusiak zabalduko ditu abuztuan

2014/08/03
ELAk bere egoitza nagusiak zabalduko ditu abuztuan. Sindikatuko afiliatu eta militante guztiei ahalik eta zerbitzurik onena eskaini asmoz, eskualde buru guztietako lokalak zabalik izango dira astelehenetik ostiralera. Ordutegia 08:30tatik 14:30etara izango da.

Hauek dira zabalik egongo diren lokalak. Eskualdea - Lokala: -Gasteiz (Gasteiz)

-Urola-Kosta (Azpeitia *)

-Deba (Eibar)

-Oria-Goierri (Tolosa)

-Oarso Bidasoa (Irun **)

-Donostia (Donostia)

-Gernika-Durango (Durango)

-Ibaizabal-Nerbioi (Basauri)

-Eskumaldea (Derio)

-Ezkerraldea (Barakaldo)

-Bilbo (Bilbo)

-Nafarroa (Iruñea, Tuteraeta Peralta –kasu honetan soilik astearte, asteazken eta ostegun, 12:00tatik 14:00etara)

*Azpeitiko lokala itxita egongo da abuztuaren 9tik 24ra bitartean. Zabalik egongo den egunetan arretarako ordutegia 09:30tatik 13:30etara izango da

**Irungo lokala itxita egongo da abuztuaren 3tik 15era bitartean.