ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek manifeztazioa egingo dute elkarrekin, Eusko Jaurlaritzak askatasun sindikalari egindako erasoaz protestatzeko

2008/04/04
Apirilaren 11n, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek manifestazioa egingo dute Gasteizen, “Por la libertad sindical. Erasorik ez” lemapean. Manifestazio honen bidez, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek erantzun bateratua eman nahi diote Jaurlaritzari. Izan ere, eskubide sindikalen aurka jo du Jaurlaritzak, merkataritza alorreko enpresa handienen interesak babestuz. Mobilizazio hau egiteko ekimena ELAk izan zuen.

Eusko Jaurlaritza kolokan jarri dugu, pasa den otsailean Defentsarako Euskal Zerbitzuak, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza departamentuaren menpekoak, datu eta informazio jakin batzuk (aktak, ikerketak, egindako jarduerak, izandako harremanak, eta abar) emateko esan zigulako, hau da, igande eta jai egunetan denden irekierei buruzko dokumentazioa. Datuak eskatzeak zehapen-espedientea eta diru kopuru handiko zehapen ekonomikoak egitea du helburu.

Erakunde honekin “elkarlanean aritu beharra”-ri ezekoak Administrazioak finkatuko duen eta diru kopuru handiko izan litekeen isun bat ekarriko du.

Denboran zehar merkataritza sektoreko langileen defentsa- kanpaina sindikatuok egin dugula gogoratu beharra dago, batez ere, igande eta jai egunetan atsedenerako eskubidea defendatu egin dugu. Egindako mobilizazioak eta aldarrikatzeko ekitaldiak anitz izan dira, orokorrean, langileen eta herritarren artean ez ezik, komunikabideetan ere harrera ona izan dute. Salerosle txikien erakunde eta kontsumitzaileen erakundeen laguntza izan du eskabide sindikalak.

Ez dago ekinaldi administratiborik sindikatuoi beharrak egitea galarazten dizkigunik, igande eta jai egunetan atsedenerako eskubidea defendatu, esate baterako.

Komunikatua irakurri