ELA-k ez du inolako erabakirik hartu Kutxa eta BBK-ren balizko bat egitearen inguruan

2008/09/05
ELAren Zerbitzuak federazioak EL Correo egunkariak BBK eta Kutxaren bat egitearen inguruan sindikatu honek izango lukeen jarrerari buruz plazaratu duen berria ezeztatu nahi du.

Egunkari honek dioenaren aurka ELAk ez du inolako erabakirik hartu BBK eta Kutxaren bat egitearen inguruan. Beraz, bi erakunde hauetako arduradunek ez dute honen berririk izan. Ez dakigu El Correok eman duen informazioa nondik atera den.

Azkenik, ELAk adierazi nahi du BBK eta Kutxaren eta beraientzat lan egiten duten azpikontraten eta zerbitzu enpresen enplegu maila eta lan baldintzak lehentasuna izango dutela edozein motatako aurrezki kutxen bat egite prozesu batean.