ELA-k J.L. French Ansola-ren inguruan LAB-ek esandako faltsukeriei erantzun nahi die

2009/12/29
LABek aterarako komunikatuan azaltzen diren eta azaltzen ez diren hainbat gauzei erantzun nahi die ELAk prentsa ohar honen bidez:

1. ANSOLAko langileek Abenduaren 18an egindako batzarrean, enpresak planteaturiko eskaintzaren inguruan honako erabakia hartu zuten: 

BAI proposamenari: 164 bozka

EZ proposamenari: 70 bozka

BALIOGABEAK:         3 bozka

2. Komiteak batzarrari egindako azalpenean garbi utzi zuen proposamenari baiezkoak komitearen sinadura suposatzen zuela, hau da, komiteko kide guztiek sinatuko zutela batzarrak erabakitakoa. Hain zuzen ere honegatik ELAko delegatuek batzarraren erabakia, bere eginez, sinatu zuten aurre-akordioa.

3. ELAk ez ditu gutxiengoan eginiko sinadurak onartzen. Arrazoi hau dela medio ELAko delegatuek, nahiz eta batzarraren erabakia garbia izan eta ELAko delegatuek harturiko erabakiarekin ados egon, aurre-akordio honetatik ELAren sinadura erretiratzen dugu, komitearen gehiengoak sinatu bitartean.