ELA-K lan istripu baten ondorioz izandako heriotza berri bat salatu nahi du

2005/07/31

ELA-k gaur goizaldean Loiuko Olarra enpresan izan den lan istripua salatu nahi du; istripuan 32 urteko langile bat hil egin da elektrokutatuta. ELAk doluminak azaldu nahi dizkie hildako langilearen senide eta lagunei, eta gainontzeko lankideei ere. Era berean, lan istripuak eragiten dituzten faktoreak gogor salatu nahi ditu.

Herritar gehienak oporretan dauden honetan, bi dira lan istripu honen larritasuna aregotzen duten faktoreak: hildako langilearen gaztetasuna eta azpikontratazioa. Beste behin, hildako laguna azpikontrata baterako lan egiten zuen gazte bat da.

ELA-k bat egiten du heriotz hau salatzeko egingo diren ekimenekin. Horrela, bihar, asteartea bilkura egingo da Olarra enpresaren atarian, 12:00tatik aurrera. ELA-k kontzentrazioan parte hartzeko deia luzatu nahi die Euskal Herriko langileei.