ELA Katalunian izango da azaroaren 9an
2014/11/07

ELAko ordezkaritza bat Bartzelonan izango da igandean, azaroak 9. Helburua Kataluniako herriari sindikatu osoaren elkartasuna adieraztea izango da, egun horretan egingo den prozesu demokratikoa dela-eta. ELAk, azken urteetako unerik garrantzitsuenetan egin duen bezala, Kataluniarekin bat egon nahi du bere laguntza erakutsiz.
ELAk poz handiz ikusten du Katalunian bere etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzeko garatzen ari den prozesua. Espero dezagun, bi herrialdeen artean dauden errealitate ezberdinak aintzat harturik, Euskal Herrian ere berandu baino lehen gisa honetako prozesu eredugarri batek bere ibilbidea egitea.