ELA Kataluniarekin bat

2019/09/11
ELAk bere elkartasun osoa adierazi nahi dio Kataluniako herriari Diadaren egunean. ELAk hasieratik txalotu du Kataluniako arduradun politikoek erakutsi duten ausardia politikoa, eta bere etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzeko herriak egindako bide eredugarria goraipatu ere. Era berean, Espaniar gobernuaren errepresioa deitoratzen du, euren etorkizuna modu libre eta demokratikoan erabakitzeko bidea egin duten buruzagi politikoen askatasuna exijituz.