ELA, Korrikarekin bat
2013/03/14
ELAk bere babes eta sostengua eman nahi dio Korrikari, eta euskararen festa hau baliatu nahi du gure hizkuntzarekin duen konpromisoa berresteko. Gauzak honela, ELAk –LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuekin batera– kilometro bana erosi du Gasteizen, Iruñean, Bilbon, Donostian eta Baionan.
Martxoaren 14tik 24ra bitartean Korrikak bere 18. aldia ospatuko du. Hamar egunez euskararen aldeko lasterketa erraldoi honek Euskal Herriko txoko eta bazter guztiak zeharkatuko ditu. Korrika 18 Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean hasiko da gaur, eta akabera, berriz, Baionan izango du.
ELAk parte-hartuko duen kilometroak
IRUÑEA: Martxoak 15, ostirala. 247 km-a. Arrosadia. Lezalva errotonda. 15:57.
GASTEIZ: Martxoak 19, asteartea. 1242 km-a. Zaramaga hiribidea, Nafarroako Errege-erreginak bidegurutzea. 19:44.
BILBO: Martxoak 21, osteguna. 1785 km-a. Cantalojas zubia. 19:35.
DONOSTIA: Martxoak 23, larunbata. 2418B km-a. Okendo kalea, Bengoetxea bidegurutzea. 21:39.
BAIONA: Martxoak 24, igandea. 2579 km-a. Grenet zubia. 12:16.