ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek plataforma bateratua aurkeztu dute Gipuzkoako eraikuntzaren hitzarmenean

2007/03/21
ELA, LAB, CCOO eta UGT-k lau sindikatuek adostutako plataforma aurkeztu diote ADEGI-ri. Erabakia ADEGI-ri egun duen negoziazio metodologia bertan behera utzi dezan eskatzeko hartu dute sindikatuek; ADEGI-ren jarrera ez dator bat sektorearen errealitate ekonomikoarekin, ez eta eraikuntzan lan egiten duten lagunen beharrekin.

Bost bilera egin ostean, onargaitza da ADEGIk negoziazio mahaian egun duen jarrera probokatzailea mantentzea. Esaterako, lan hitzarmenean langileei nabarmen eragiten dizkieten lan eskubideen galerak planteatzen ditu: lanaldia handitzea, flexibilitatea, eguraldi txarra dela eta lotutako konpentsazioen galera… Eta, hau guztia, enpresa handiak irabazien marka guztiak hausten ari diren testuingu batean.

ELAk ADEGI-ri dei egiten dio alde batera utzi ditzala probokazioak eta sektorean lan egiten duten lagunen duintasuna gaizkiagotzen dituzten planteamentuak. Era bere, eskatzen diogu behingoz sindikatuek egindako bidezko aldarrikapenei ekitea hitzarmenaren negoziazioan.

Denbora aurrera doa, eta ez badira negoziazio mahaiean egindako aldarrikapen sindikalekin bat datozen dinamikak sortzen, ELAk gainontzeko sindikatuei mobilizazioak hasteko proposatuko die, patronalaren zorrozkeria aldatu asmoz.