ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, CGT eta EHNEk NAFARROAN AURKEZTU DIREN ENPLEGU ERREGULAZIO ESPEDIENTEAK SALATU DITUZTE IRUÑEAN

2003/11/17

ELA,LAB, ESK, STEE-EILAS, CGT eta EHNEko 500 ordezkari inguru bildu dira Iruñean "Enpleguaren alde, gizarte bidezko eta solidarioago baten alde" lemapean. Sarasate Pasealekuan amaitu den manifestaldian TRW edo ISNko langileek parte hartu dute besteak beste.

José Elorrietak Nafarroak duen kultura ekonomikoa salatu du, autoen sektorearekiko dependentzia handia baitauka eta multinazional gutxiren menpe baitago. Irabaziak handitu nahirik murrizketa politikak bultzatzen dituzte multinazionalek, murrizketa hauek onartzen ez duten jendeari txantaia eginez.

"Enpresak banan bana aztertzeari utzi, eta arazoa ikuspegi orrokorrago batetik aztertu behar dugu" aipatu du ELAko idazkari nagusiak, "helburua geure giza-oinarriak mobilizatzea izango dellarik".

Elorrietaren hitzetan "manifestazio erraldoi bat antolatzea pentsatzen ari gara murrizketa eta espedienteen politika honen aurka gaudela azaltzeko, era berean irabaziak dituzten enpresetako enplegu erregulazio espedienteak babesten duen politika sindikala gaitzetsi nahi dugu. Jarrera sindikal alternatiboa, erreibindikatiboagoa, gehiago borrokatzen duena lortzea da helburua eta dirua irabazten ari diren edo irabazi nahi duten enpresekin adeitsua ez izatea lortu nahi da.