ELA, LAB eta ESK-k mobilizazioak deitu dituzte Osakidetzan

2011/03/08
Mobilizazioak martxoaren 22, 23 eta 24an izango dira eta hainbat ospitale eta lehen arretako zentroetan izango dute eragina.

ELA-k, LABek, ESK-k Osakidetzan dituzten sindikatuko ordezkariek mobilizazioak deituko dituzte, martxoan, Osakidetzako ospitale eta lehen zaintzako zentro batzuetan, honako lelopean: “Kalitatezko Asistentzia; Condiciones de trabajo dignas; Murrizketarik ez! Negoziazioa orain!”.

ELAk -LABek eta ESK-k  salatu nahi dute egungo kudeatzaileek Osakidetza eraman duten egoera. Osasun saila etengabe ezartzen ari den murrizpenak asistentzia sanitario publikoa kolapsoaren ertzera eraman du. Gastu sanitarioa murrizteko helburuan egin politikak itxaronzerrendak gainezka eginarazi ditu, nahiz eta kontseilariak ekarri datuak ez zaizkion inondik ere hurbiltzen asistentziaren errealitateari. Erabiltzaileek ikusten dute, egunez egun, ospitaletan eta baita lehen zaintzako zentroetan dagoen pilaketa eta hauek gainezka egona eragiten ari direla hitzordu espontaneoan atzerapenak izatea. Horrela, sarean lan egiten dugun langileok gero eta gehiago jabetzen gara ezin dugula gure zeregina bete, gutxieneko berme batzuetan.

Baliabideak eta antolatzeko gaitasun eza honelakoak izanik, sailak, sistema ahitzen duten arazoen errealitatearekin zerikusi txikia duten telemedikuntzako proiektu irudikorretan nahasten du Osakidetza.

Honez gain, kontuan hartzen badugu, Osakidetzan, zerbitzu antolamenduek antolatzeko eta kudeatzeko duten gaitasun eza, ezina gauzatzen saiatzen ari dira; alegia, gero eta handiagoa den eskariari, baliabide gutxiagoz eta antolamendu txikiagoz egin nahi diote aurre.

Berez, egoera honek asistentziaren kalitateari galera eta langileak gero eta gogo txikiagoz jardutea dakartza berekin.

Egoera honelakoa izanik, ELAk, LABek eta ESK-k salatu nahi dute duela hilabete batzuk langileen ordezkaritza gutxiesten ari den, eta orain, sektoreko mahaiaren bilerak deitzen dituen administrazioa, jarraipenik gabeko gai-zerrendak ezarriz (orain, Lan Eskaintza Publikoak; hamabost egunetan; Etengabeko Atentzio Guneen bilerak; beste bi aste igaro ondoren, Osarearen bilera, etab). Saiatzen dira gai bakoitzaz era berezitu batez aritzen eta funtsean, informazio soila emanez agertzen, eztabaidarako tarte txikia utziz.

Sektore honetako hitzarmenaren iraunaldia 2009ko abenduan amaitu bazen ere, Osakidetzak ez du inolako plataforma irmorik aurkeztu lan baldintzak eta osasun-zerbitzu honen sorospen kalitatea hobetzeko. Aitzitik, 2011. urte honi Europako batez bestekotik, aurrekoa baino aldenduagoa dagoen aurrekontu eskas batekin ekin diogu. Berriro urritu dute soldata eta kontratazioetan egin murrizpenei eusten diete, plantila murrizpenari alegia; neurriok 2010ean inplementatzeari ekin zizkioten.

Hitz batez, egia esatearren, Osakidetzako negoziazio kolektiboa guztiz baldintzatzen du aipatu murrizpen politikak. Horrengatik, Osakidetzako Zuzendaritzak, jakitun izanik euskal osasun sistemak dituen benetako arazoei ez diela inolako irtenbiderik ekarriko, aldez aurretik aholku eskatu gabe, jadanik ezarri dituen gaiak eta guztiz teknikoak diren beste batzuekin, sektore mahaira eramanez lotu nahi ditu langileak.

Egoera honelakoa izanik, ELA, LAB eta ESK sindikatuok Osakidetzako langileak mobilizazioetara martxoak 22, 23 y 24 deituko ditugu benetako negoziazioa eskatuz, sektoreak dituen beharrei eta arazoei erantzuteko.