ELA, LAB eta ESK sindikatuek Javier Madrazo kritikatu dute, Estatuko Eraikuntzaren Lan Fundazioarekin lanean ari delako

2006/05/23

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak eta Estatuko Eraikuntzaren Lan Fundazioak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, Eusko Jaurlaritzaren etxe-eraikuntzako obretan diharduten langile ei prestakuntza emateko.

Oso larria iruditzen zaigu Estatuko Eraikuntzaren Lan Fundazioarekin lankidetzan aritzea. Erabaki politiko larritzat jotzen dugu Euskal Herriko langileen borondatearen aurka sorturiko Fundazio hori orain o nartzea.

Eraikuntzaren Lan Fundazioa Estatu-esparruko Eraikuntzaren Hitzarmen Orokorraren ondorioz sortu zen. Diru-iturri gehienak herri-erakundeetatik datozkio edo, bestela esanda, lanbide-prestakuntzaren kuotetat ik. Aldiro-aldiro eskualdatzeko eskatzen ditugun kuota horiek berak, eta behin eta berriz ukatzen dizkigutenak, Gernikako Estatutuan eta legeria arruntean ezarritakoa ere urratuz.

Fundazio hori Espainiako gizarte-adostasunaren eredurako beste tresna bat da. Eredu horren barruan, sindikatuen finantzabideak prestakuntzaren eta lan-segurtasunaren negozioetatik pasatzen dira, erreibindi kazio-dinamikari uko egitearen trukean, eta patronalaren zein administrazioaren mesedetan. Eta orain, prestakuntzaren beste <80><9C>txiringito<80><9D> bat muntatu nahi dute, non Eusko Jaurlaritzaren ze regina leihatila izatea izango den, Madrildik datozen aginduak pasarazteko leihatila hutsa. Eta horri esker, CC.OO. eta UGTren kontuak gizenduko dira, bertako langileen eskubideen kontura, eta gure osasunaren eta bizitzaren kaltetan.

Eusko Jaurlaritzak orain arte izan duen jarrera, gutxienezko koherentzia politiko batetik izan zezakeen bakarra izan du: zuzenbidez dagozkigun fondoak eskualdatzeko eskatzea, eta ez aritzea elkar lanean Fo rcem edo Lan Arriskuak Aurrezaintzeko Lan Fundazioa bezalako erakundeekin.

Horregatik, Etxebizitza Sailak eta Eraikuntzaren Lan Fundazioak sinatu duten akordioa haustura bat izan da, gure ustez, Eusko Jaurlaritzak orain arte jarraitu duen eta aurrerantzean ere jarraitu behar duen ildo politikoan.

Dei egiten diogu Eusko Jaurlaritzari hitzarmena indarrik gabe uzteko. Hala egin ezean, ezin zurituzko jarrera aldaketa izango litzateke, eta dagokion azterketa politikoa egin beharko litzateke.

Ezin dugu baztertu, gainera, lan-segurtasun eta osasunaren arloko prestakuntza Osalan-en eskumena dela. Hitzarmenak, beraz, eskumenik ezaren akatsa dauka. Lan Sailaren isiltasuna, eta hitzarmena onartutzat jotzea, bere dituen erantzukizunen utzikeria izango litzateke, eta eraikuntzako langile askoren prestakuntza huts egindako eredu zaharkitu batean oinarritzea.

ELA, LAB eta ESK sindikatuon ustetan, Euskal Administrazioak lan-segurtasun eta osasunaren arloan dituen erantzukinak oso-osorik bereganatu behar ditu. Baita, jakina, Eusko Jaurlaritzaren etxe-eraikuntzako obretan aritzen diren langileen prestakuntza ere, Osalanen bidez eman behar dena. Horrela bakarrik prestakuntza, segurtasuna eta lan-osasuna helburu izango dira berez, eta ez aitortu ezinezko xedeak lortzeko baliabide.

Tamalez, Eusko Jaurlaritzak bere fondoen kontura bete beharko du bere erantzukizuna, ez baitago beste modurik. Gerora, Kupoa likidatzeko garaian, argituko ditu kontuak Madrilekin. Tinkotasun politikotik ba karrik berreskuratuko dugu jatorriz eta zuzenbidez dagokiguna, eta gure osasunerako eta gure bizitzarako lan-baldintza seguruagoak lortzeko behar duguna.