ELA, LAB eta ESK sindikatuek uko egin diote UGT, CCOO eta USOk sinatutako Sidenorreko enplegua aldi baterako erregulatzeko espedienteari

2021/05/24
ELA, LAB eta ESK sindikatuek uko egin diote UGT, CCOO eta USO sindikatuek sinatutako Sidenorreko enplegua aldi baterako erregulatzeko espedientearen akordioari. Izan ere maiatzaren 19an zegoen aurreikusita Auzitegi Nazionalean egitea Sidenorren ABEEren aurkarko epaiketa. Akordio horrek zapuztu egin du sindikatuek erregulazio espediente hori deuseztatzeko hasitako bide juridikoa, eta, horrenbestez, baita ABEEa aplikatzeko arrazoiak baztertzea ere. Gogorarazi behar da kontsulta aldian ez zela egon aldi baterako enplegua erregulazio espedienteari buruzko sindikatuen eta zuzendaritzaren arteko akordiorik, enpresak ezin izan baitzuen neurria justifikatu, eta ondorengo gertaerek agerian utzi dute ez zegoela hori aplikatzeko arrazoirik.

ELA, LAB eta ESK sindikatuek uko egin diote UGT, CCOO eta USO sinatutako akordioari; izan ere, enpresak dituen benetako planen aurrean babesgabetasun egoeran jartzen ditu langileak. Plan horietako batzuk ITASU aholkularitzak negoziaziorako egin zuen txosten teknikoan jasotzen ziren: ekoizpenen kontzentrazioak instalazio jakin batzuetan, mugikortasun geografikoak, plantetako batzuen itxiera posibleak...

Era berean, sindikatu horiek ez dute onartzen Madrilen langileen bizkar egindako akordioa izatea. "Beste behin ere argi geratzen da zein garrantzitsua den negoziazioak Euskal Herrian lantokietan egitea. Negoziazioak Estatuko esparruetan egiten diren bakoitzean, hemengo plantillak diskriminatu egiten dira, eta haien lan-baldintzak kaltetu", salatu dute.

Azkenik, ELA, LAB eta ESK sindikatuek UGT, CCOO eta USO sindikatuetara itzultzea kritikatu dute, baita enpresari laguntzea, ABEEaren balizko deuseztapenetik eta horrek ekarriko lituzkeen ondorioetatik libratuz, hala nola diru publikoaren eta eragindako langileen soldaten kenketatik.