ELA, LAB eta ESKren ekitaldi sindikala Gasteizen SEAren egoitzaren aurrean, Jose Elorrieta idazkari nagusiaren parte hartzearekin.

2004/03/02

Asteazken honetan, martxoak 3, goizeko 11:15etan ELA, LAB eta ESKko ordezkariek bilkura egingo dute Gasteizko Posta Plazan (SEAren egoitzaren aurrean), patronalak negoziazio kolektiboan duen jarrera salatzeko.Bilkura honetan greban dauden CABALLITO eta ARATUBOko langileek parte hartuko dute. Bertan ELA eta LABeko idazkari nagusiak, Jose Elorrieta eta Rafa Díez egongo dira ere. Lehendik 9:30etan Villasuso Jauregian ordezkarien asanblada bat ospatuko da.