ELA: "Lanean hildako lagunak gero eta gehiago diren arren, Confebask txolinkerietan ari da"

2005/11/16

<p> ELAren lan-segurtasun arduradun Eustakio Uranga, patronaleko arduradun Jon Bilbaok Eusko Legebiltzarrean lan ezbeharrei buruz egin duen agerraldian esandakoa gaitzetsi du. "Lanean hiltzen diren lagunak gero eta gehiago diren honetan, Confebask txolinkerietan ari da. Errespetu falta nabarmena da, arinkeri airaingarria. Halakoek patronalak arazo honetan duen erantzunkizuna saihestu nahi duela frogatzen dute. Lan ezbeharren eragile nagusia patronalaren zikoizkeria da, diruzalekeria. Ez dute legerik betetzen, ez dute osasun eta segurtasunean inbertitzen, ez da nahikoa segurtasun neurri hartzen... Patronalak soilik kostu ekonomikoak aurreztu nahi ditu".