ELA-Metala Federazioaren prentsa agiria Babcock Borsig-eri buruz

2005/04/05

Babcock Borsig-eko zuzendaritzak ordezkari sindikalei emandako informazio batetan azaltzen denez enplegu erregulaziorako espedientearen baldintzak aplikatzerakoan irregulartasunak egon daitezke (enpresa batzordeko kide ohi batzuei besteak beste mesede egiten dieten irregulartasunak). Guzti honen aurrean ELA-Metala Federazioak hurrengoa adierazi nahi du:

  1. Praktika hauen aurka dagoela.
  2. Salaketa hau argitzeko prozesua iriki duela.
  3. ELAko kideren batek egoera honetaz baliatu dela argituko balitz; federazio honek pertsona hau sindikatutik kanporatzeko prozesua martxan jarriko luke.
  4. ELAk exigitu nahi du, aipatutako irregulartasunak baieztatuko balira erantzunkizunak argitzea, enpresako arduradun nagusiengatik hasita. ELAk gogoratu nahi du egungo zuzendaritzak, antza irregulartasunak eman diren enplegu erregulazio espedientea proposatu eta aurrera eraman zuela.
  5. ELA, Babcock Borsig-eko langileen interesak defendatu nahirik berriro eskatzen dio SEPIri enpresaren titulartasuna har dezan eta akziodun publikoen gehiengo batek bermatutako plan industriala martxan jar dezan.