ELA-Metalak Tubacexeko istripuan enpresak izandakok arduragabekeria salatu nahi du

2006/08/31

ELA-Metaleko federazioak Amurrioko (Araba) Tubacexen herenegun izandako eztandan enpresak izandako arduragabekeria salatu nahi du. Istripuaren ondorioz 17 lagun zauritu ziren. ELA-Metalak azpimarratu nahi duenez, enpresaren zuzendaritzak jakin bazekien istripua gertatu aurretik zorua hezea zegoela, hozte-sistemarako erabiltzen den tutuetan ihesak zeudelako.

Istripua enpresaren zuzendaritzak ekoizteko ezartzen dituen gehiegizko erritmo eta abiaduraren ondorio da. Bestalde, zortea lagun hildakorik egon ez izana ezbeharraren larritasuna ez duela arintzen gaineratu nahi du ELAk.

ELAk Tubacexeko zuzendaritzaren jarrera salatu nahi du. Istripua gertatu ondotik tutueriaren ihesa eta hondatutako isurbideak konpontzeari ekin zioten, ez ezbehar berriak ez gertatzeko, lehenbailehen produkzioari berriz ere ekiteko baizik.

Azkenik, ELAren ustez onartezina da zuzendaritzak enpresa batzordeari mehatxu egin izana, gaurkoa bezalako lanuzteak egiteagatik.