ELA-Metalarentzat Adegik metaleko hitzarmenerako bileran egin duen proposamena onartezina da

2007/02/27
Otsailaren 27an metalgintzako hitzarmen kolektiboa negoziatzeko bigarren bilera burutu da. ELA-Metalaren ustez, ADEGIk bileran egin duen proposamena onartezina da.

ADEGIk aurkeztu duen plataforman ondorengo neurriak jasotzen dira.

o 3 urtero iraupena; 2007/2008/2009.
o Soladata igoera tauletan;
o 2007 – 2,5 % ( KPI baino 0,2 gutxiago )
o 2008- 2009 KPI. ( “A” zutabean %55 ). Soldata igoera errealetan; soldata tauletan igoeraren %70.
o Lan neketsu, toxiko eta arriskutsuetako plusak desagertzea.
o 32 orduko lanaldi gehiagokoa.
o 9. en artikuloan jasotzen den malgutasuna gehitzea.
o Geroaren igoera 0,25 % gehiago urte bakoitzeko.

ADEGIren planteamentua; flexibilitate gehiagokoa, plusen ezabaketa eta 32 orduko lanaldi gehiagokoa, izerdi asko bota ondoren irabazitako lorpen sozialak. Lotsagarriak diren soldaten aurkezpena, eta guzti hau enpresek etekin ekonomikoen haunditzea bereganatzen duten bitartean.

Ez dago ezer berririk ADEGIren erantzunean eta ELAren aldetik balorazio ezkorra egin beharrean aurkitzen gara.

Bizi dugun egoera ekonomiko ona ikusirik espero dugu hurrengo bileratan ADEGIren erantzunak egoera ekonomiko horrekin bat etortzea.

Hurrengo bilera martxoaren 6an izango da.