ELA-Metaleko delegatuak Arabako patronalaren egoitzaren aurrean bildu dira

2007/05/15
“Patronal diruzalea” lemapean ehundaka ordekarik parte hartu dute maiatzaren 16an Gasteizen burutu den manifestazioan. Metalaren arloko lan hitzarmenaren alde antolatutako protesta honen aurretik batzar bat ospatu dute Arabako metaleko ordezkariek.

Bileran eskualde honetako arduradun Gustavo Lopez de Armentiak hartu du hitza. Arabako lan hitzarmenak pairatzen duen blokeoa lantegietara eraman behar gaituela azpimarratu du. Era honetan, ELAk gehiengo sindikala duen 120 enpresa txikien erdietan negoziazio mahaiak osatuta dituztela adierazi du, bide horretatik jo behar dugula azpimarratuz.