ELA, MIYAZAKIKO SLNK-ren KONGRESUAN

2004/12/08

NAZIOARTEKO SINDIKATU BATUA IRAGARTZEN DA 2006 URTERAKO <p>
Miyazakin (Japonia) abenduaren 5tik 10era izaten ari den Sindikatu libreen Nazioarteko Konfederazioaren (SLNK)18.Kongresuak babes osoa eskaini dio Lanaren Munduko Konfederazioarekin (LMK) bat egin eta nazioarteko konfederazio berria osatzeko proiektuari.<p>
SLNK internazionala ideologia sozialistako da eta 148 miloi langile ordezkatzen ditu mundu osoan. LMKren jatorria kristaua da eta 17 miloi langile batzen dituzten sindikatuak ditu barnean.<p>
Internazional berrirako asmoa aspaldikoa bada ere, Guy Ryder SLNK-ko idazkari nagusi berriaren lan zehatzak eta ausardiak eman diote proiektuari behar zuen bultzada. Willy This LMK-ko idazkari nagusiaren lana ere garrantzitsua izan da bere erakundeak prosezuarekin bat egin zezan. Willy This bera zuzendu zaio gaur goizeko saioan SLNK-ko Kongresuari LMK-ak batasunarekin hartutako konpromisoa berresteko. <p>
Ryder idazkaria nagusiak iragarri duenez 2006 urtean sortuko litzateke nazioarteko erakunde berria<p>
ELAren ordezkaritza (German Kortabarria idazkari nagusi ordekoa eta Laura Gonzalez de Txabarri nazioarteko idazkariak osatzen dutena) parte hartzen ari da Miyazakiko Kongresuan. <p>Kongresuari zuzendutako mintzaldian Laura Gonzalez de Txabarrik batasun prozesuarekiko eta erakunde berrirako SLNK eta LMK-ak hitzartutako printzipio eta oinarriekiko adostasun osoa adierazi du. Azpimarratzekoa da printzipio horietan (Miyazakin onartuak izan direnak) herrien autodeterminazio eskubidea aitortzen dela. <p>Halaber ELArentzat gartantzizkoa da sortuko den nazioarteko konfederazioa ez dela mugatuko konfederazio zaharretako kideak jasotzera, baizik eta sindikatu demokratiko eta independienteei irekia egongo dela. Printzipio horiek beste erakunde eta gizarte mugimenduekin lankidetza sustatzeko xedea ere adierazten dute.<p>
ELA, SLNK nahiz LMK-ko kidea da. Afiliazizoa bikoitzaren egoera ez da arrunta , ELA eta Solidarnosc Poloniako sindikatuaren kasuan besterik ez baita gertatzen.