ELA Munduko VII. Gizarte Foroan

2007/01/22
Urtarrilaren 20tik Nairobin (Kenya) da ELAko ordezkaritza bat Munduko VII. Gizarte Foroan parte hartzeko. ELA, ESK eta EILAS sindikatuak Anitza kolektiboa osatu dute eta elkarrekin agretu dira Foroan. Urtarrilaren 25a bitartean 120.000 lagun espero dira Kenyako hiriburuan antolatu diren 1.200 ekitaldietan.

Hiesa, bakea, gazteria, langileen mugimendua, emakumeen mugak eta ezinak eta kanpo zorrak izango dituzte aztergai, besteak beste. ELAko gizarte gaietako arduradunak, Mikel Novalek, sindikalismoaren egoeri buruzko mahai inguruan hartuko du parte.