ELA: "Nahiago dute enpresei zergak jaitsi gastu soziala handitzea baino"

2007/02/06
ELAko azterketa bulegoko arduradun Mikel Novalek adierazi duenez, "onartezina da enpresen irabaziak errekor guztiak hausten egotea eta Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek elkarteen gaineko zergak jaistea adostea".

Novalek gogorarazi duenez Hegoaldeko enpresen presio fiskala Europar Batasuneko bataz-bestekotik behera dago. ELArentzat ezin da onartu gizartean behar larriak dauden bitartean Diputazioek uko egitea milioika euro sartzeari. "EBko azken tokietan gaude gizarte gastu eta presio fiskalean. Bizkaia eta Gipuzkoako ogasunen erabaki honek ez gaitu Europako ongizate estatuen parametroetatik urrundu besterik egiten".