ELA Nazioarteko Sindikatuen Konfederazioko Kongresuan

2014/05/21
ELA Nazioarteko Sindikatuen Konfederazioko Kongresuan
Nazioarteko Sindikatuen Konfederazioak maiatzaren 18an hasi zuen bere Kongresua Berlinen. ELAko ordezkaritza bat, Adolfo Muñoz “Txiki” idazkari nagusia buru, bertan izango da, astebete iraungo duen batzar honetan. Kongresuak “Langileen boterea indartu” lemapean egingo da. Bihar, osteguna, Muñozek parte hartuko du batzarrean.

ELAko ordezkaritza, idazkari nagusiaz gain, Laura Gonzalez de Txabarrik –nazioarteko arduraduna–, Xabi Anzak –formazio burua– eta Saioa Igeregik –nazioarteko bulegoko kidea– osatzen dute.

Muñozek, bihar, osteguna, goizeko 10etan, hartuko du parte batzarrean eta bere hitzaldia jarraitu ahal izango da zuzenean bertako web orrialdetik http://www.ituc-csi.org/international-trade-union-14649 eta sare sozialetatik.

ELA Nazioarteko Sindikatuen Konfederazioko kidea da 2006. urteaz geroztik. Erakundea CIOLS eta CMT Nazioarteko Konfederazioek bat egin ondoren sortu zen.