ELA omendua izan da Intxortako Erresistenteen egunean
2015/04/19
Gaur Elgetan, “Denok Intxortara” lelopean eta Intxortako Erresistenteen Eguna ospatzeko asmoz, makina jende eta erakunde bildu da memoria ekitaldi honetan. Bi egunetako programa zabal baten barnean, omenaldia eskaini zaie hainbat gudari eta milizianoei, tartean gutxienez ELAko bost gudari zirelarik. Era berean, beste eragilerekin batera, ELA omendua izan da, erakunde historikoa izaki, herriaren askatasunaren alde eginiko borrokagatik.