ELA: "Osakidetza pribatizatzen ari dira"

2007/11/09
Ogetako ekitaldien ostean, bertan bildu diren 2000 delegatuek manifestazio bat egin dute Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren atariraino. ELAren idazkari nagusi Jose Elorrietak salatu duenez Jaurlaritzak Osakidetza pribatizatzen ari da. "Osakidetzaren zuzendaritzak Sindikatuen Medikuekin gutxiengoan lortu duen akordioa osasun sistema pribatizatzeko urrats berri bat da".

Elorrietak salatu duenez, "osasun publikoaren egoera oso larria da gurean; baina, era beran, osasun pribatua indartsu dago, besteak beste Jaurlaritzak dirutza handiak bideratzen dituelako bertara, osasun publikoan inbertitu ordez".

Azken hilabeteetan Osakidetzan egon diren mobilizazio ugariek arduradun garbi bat dute, Elorrietaren aburuz. "Osakidetzak erakutsi du ez duela negoziatzeko inolako borondaterik, akordio duin bati ate guztiak itxi dizkiola. Noski, horrek langileen haserrea piztu du, eta logikoa den bezala, mobilizatu egin dira".