ELA: "Osakidetzaren LEP-a oso eskasa da, ez du arazoa konpontzen"

2006/07/09

ELA eta Satse sindikatuek Osakidetzak 2006. urterako aurkeztu duen Lan Eskaintza Publikoa kritikatu dute, eta propaganda ekintza bat besterik ez dela azpimarratu dute. "Jaurlaritzak egin duen lan eskaintza publikoa oso eskasa da, eta ez du arazoa konpontzen. Petatxu soil bat da. Administrazioak mahai gainean jarri duen proposamena huskeri bat da. Argi dago horrekin bakarrik ez dela ezer konponduko. Eskaintza ez da zintzoa, ez da lanpostu berririk sortzen, ez zaie langileei egonkortasunik bermatzen, ez da langileen kopurua handitzen eta ez da diru gehiago jartzen langileon premiei erantzuteko. Horrekin ez goaz inora. Ikuspegi laburreko gatazka luzatu besterik ez du egingo".

Gainera, ELArentzat bereziki larria da akordioa ELA eta Satseren kontrako jarrerarekin adostea. Izan ere, bi sindikatuek Osakidetzako negoziazio mahaia ordezkaritzaren %80 dira. Beraz, Lan Eskaintza Publikoa %20eko babesarekin aurrera aterako du Osakidetzak.