ELA: "Osasun sailburuak printzipiorik gabe jokatzen du, eta bere dimisioa eskatzen dugu"

2007/06/24
ELAren ustez EAEko osasun publikoak pizgarri bat behar du lehenbailehen, eta benetako osasun publikoan sinistuko duen zuzendaritza politiko bat. Gabriel Inclanek zuzentzen duen sailak ez ditu osasun publikoaren arazoak konpondu, eta hauek areagotu egin dira nabarmen azken hilabeteetan. Horregatik ELAk bere dimisioa eskatzen du.

ELAren ustez, azken asteetan agerian gelditu da Inclanek fede txarrez jokatu duela; iragan astean Euskadiko Medikuen Sindikatuarekin lortutako akordioa honen lekuko da.