ELA parte hartzen ari da Atenaseko Goi Bilera Alternatiboan, Alter Summit-en
2013/06/07
ELAren ordezkaritza bat parte hartzen ari da ekainaren 7 eta 8an Atenasen egiten ari den Alter Summit-en. Ekainaren 7an “Herrien Manifestua” aurkeztuko da, Alter Summitean parte hartzen duten organizazioen elkarlanaren fruitua.
Hurrengo egunean justizia soziala, ingurumena, austeritatea, demokrazia, feminismoa eta abarren inguruko esperientzien elkartrukea eta proposamenen eguna izango da. Arratsaldean, berriz, manifestazioa izango da Atenaseko kaleetan zehar, herri ezberdinetan aplikatzen ari diren politiken aurka eta Greziako herriarekin elkartasuna adierazteko.