Etorkinen aurkako errepresioaren eta atxiloketen aurka

2011/06/20
Pertsona etorkinen atxiloketa kupoak exijitzen zituen zirkularrak sortutako polemika piztu zenetik urtebete baino gehiago pasa da. Baina Bilbon polizien sarekadak jarraitzen dute.

Ekainaren 15ean, pertsona etorkin ugari izan ziren berriro poliziaren jazarpenaren biktima.

Segurtasun indarren praktika hauek ohiko egoera ari dira bihurtzen. Ezaugarri fisikoengatik identifikazioak eskatzen ari dira kalean, garraiobideetan, lokutorioetan, etab. 

Horregatik, ELAk beste elkarte batzuekin batera pertsona etorkinen aurkako atxiloketa eta kontrol diskriminatorio hauek ilegalak direla salatzen du, beraien delitu bakarra falta administratibo bat baita.