ELA Porto Alegreko gizarte foroan, Laura Gonzalez de Txabarri eta Mikel Noval-en interbentzioak

2005/01/25

Sindikatuko kideek hiru mahai inguruetan parte hartuko dute

Urtarrilaren 31ra bitartean luzatu den Portu Alegreko Foroan parte hartu du ELAko ordezkaritzak. Aste betez luzatu den topagune honetan globalizazioarekin zerikusirik duen hainbat gai aztertu da.

ELAko kideek hiru mahai inguruetan parte hartu dute. Lehenik ESK, STEE-EILAS eta beste hainbat erakunderekin batera Palestina eta Euskal Herriari buruzko eztabaida batean izan ziren. Ondotik, Mikel Noval, gizarte gaietarako arduraduna, "subiranotasun eta gai sozialak" gaitzat dituen mahai inguruan izan zen Venezuela eta Italiako sindikalistekin batera. Laura Gonzalez de Txabarri, nazioarteko arduraduna, berriz, eredu sindikal ezberdinez arituko zen Brasilgo CUT, Quebec-eko CSN eta Frantziako FSU sindikatuetako ordezkariekin batera.