ELA pozik agertu da Eroskik jai egunetan ez zabaltzea erabaki duelako

2008/02/19
Eroskik ez ditu zabalduko jai egunetan bere merkatal guneak. Urte hasieran adierazitakoaren aurka Eroskik ez dituela ateak zabalduko jakinarazi die langileei barne agiri baten bitartez.

ELA eta LAB sindikatuen iritziz mobilizazioek atzera egitea behartu dute Eroski. Talde kooperatiboak egungo egoera aldatu nahi izan du Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian, merkatal guneko langileen jai egunenetako atseden eskubideak urratuz.

 

ELAren iritziz merkataritzako langileen eskubideen aldeko mobilizazioak kontsumo arduratsu bat lortzeko bidean lagungarriak izan daitezke.