ELA presoen eskubideen aldeko manifestazioan

2011/01/05
Urtarrilaren 8rako Bilbon deitu den manifestazioarekin bat egin du ELA Sindikatuak. ELAren iritziz espetxetako politika honekin amaitu beharra dago eta preso dauden pertsona guztien eskubideak errespetatu behar dira.

Abenduak 31rako eginiko deialdian esaten genuen moduan, dispertsio eta isolamendu politikarekin bukatzea ezinbestekoa da. Ezinbestekoa ere kondena luzeak bete arren eta gaixotasun larriak izan arren presoak giltzapean mantentzen dituzten neurriak bertan behera uztea.

 

Beraz ELAk, bere konpromisoari jarraiki, manifestazioan parte hartuko du eta gizarte osoa animatzen du Bilboko kaleetan bertaratzeko presoen eskubideen aldarrikapenean.