ELA Rajoyk iragarritako murrizketei erantzuna prestatzen ari da

2012/07/12
ELAko idazkari nagusi Adolfo Muñozek hitz gogorrak izan ditu atzo bertan Rajoyk iragarritako murrizketa sorta berria izendatzeko orduan. “Herritarren kontrako eraso basati eta krudela da”. Gainera, ELA –azken hilabeteetan bestelako gizarte-politiken aldeko mobilizazioetan parte hartu duten gainontzeko sindikatu eta eragileekin batera– eraso berri honi eman beharreko erantzuna lantzen ari dela aurreratu du. “Jasandako erasoaren tamainako erantzuna prestatzen ari gara”, aitortu du Bilbon eskainitako prentsaurrekoan.

ELAko idazkari nagusi Adolfo Muñozek hitz gogorrak izan ditu atzo bertan Rajoyk iragarritako murrizketa sorta berria izendatzeko orduan. “Herritarren kontrako eraso basati eta krudela da”. Gainera, ELA –azken hilabeteetan bestelako gizarte-politiken aldeko mobilizazioetan parte hartu duten gainontzeko sindikatu eta eragileekin batera– eraso berri honi eman beharreko erantzuna lantzen ari dela aurreratu du. “Jasandako erasoaren tamainako erantzuna prestatzen ari gara”, aitortu du Bilbon eskainitako prentsaurrekoan. Bestalde, ELAko idazkari nagusiak beste behin mezu zuzena igorri dio Euskal Herriko klase politikoari. “Ezberdin pentsatzen baduzue ez bete Rajoyk diktatu duena. Horregatik, dei egiten diegu arlo soziala lehentasunezko papera beteko duen benetako krisi politikoa zabaldu dezaten”.

Azkenik, Muñozek nabarmendu du Rajoyk iragarri dituen neurriek langabeziaren hazkunde nabarmena eta pobreziaren zabalkundea ekarriko dutela. Hori dela eta, bestelako politikak lortu aldera gizarte-mobilizazioa ezinbestekotzat jo du, “egungo politikak kapitalaren, patronalaren eta bankaren esanetara baitaude”.

Hona hemen atzo Rajoy aurreratu zituen neurrien harira ELAko azterketa bulegoak prestatu duen txostena.

Ikusi Adolfo Muñozen balorazioa